XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abestu bearra dago!, zion biotz-ukitu batek, Jaunak bere lanaren bidez egiten zituan gauza arrigarriak ikusiaz.

- Ori bera esaten dizut nik: Abestu ezazu! Jainkoaganako zure berotasun eskertsua, biur dedilla eresi ta doñu samur, gaiñezkor.

Katoliku izatea, Aberria maitatzea da, maitasun ortan nagusitzarik iñori utzi gabe.

Eta erri guztien alegin bidezkoak, neretzat eukitzea.

Prantzia'ren amaikatsu aintza, ba-dira nere aintza ere! Orobat, doixtar, engalendar, ta italiarren... amerikatar, asiatar eta afrikatarren poz-zioak, nere poz ere ba-dira!.

Katoliku!: biotz-aundi, anima-zabal.

Apaiz eta erlijiosoen bizibideari begirune aundienetakorik ez badiozu, ez da egia Jainkoaren Eliza maite dezunik.